Oinezbusa

Oinezbusa prozesu parte-hartzailea da, eskolara egiten diren joan-etorriak modu iraunkor, autonomo eta seguruan egitea bultzatzen duena; motordun ibilgailuak murriztu eta oinezkoentzat espazioak bermatzen dituen udalerri bat eraikitzea du helburu. Eguneroko ohituren hobekuntzaren eta ingurumenaren kontserbazioaren arteko lotura zuzena egitea ahalbidetzen digu; hau da, ikasleen onurarako izatearekin bat, ingurunearentzat mesedegarria ere bada Oinezbusa.

 

Udalak martxan jarri zuen lehen saiakeran parte hartu genuen ikasle talde batekin eta guraso boluntario batzuekin. Egitasmoa martxan jarri dugu, Agorrosin Guraso Elkarteak proiektua Jaurlaritzako deialdian aurkeztu eta dirulaguntza jaso ondoren.

 

Oinezbusa aberaste aldera, IPAko saioetatik hainbat ekintza bideratu zituzten: puntu desberdinetatik eskolara dagoen distantzia neurtu zuten, ibilbide egokienak aztertu zituzten, kotxean etortzearen desabantailak landu zituzten...

 

Programaren leloa eta logoa aukeratzeko udalak antolatutako deialdian parte hartu zuten eskolako ikasleek, eta eskolako talde batek proposatutako leloa eta marrazkia aukeratu zituzten.