Eskola jasangarria

Jasangarritasunak oinarrizko bi kontzeptu hartzen ditu: batetik, premiak, bereziki munduko alde behartsuenetako premiak, eta, bestetik, mugak, gure planetaren baliabideak ez baitira agortezinak. Ekintza, hausnarketa, auto-ebaluazioa eta ikerketa dira alor horretan garatzeko jardueren giltza. Eskola Agenda 21erako garrantzitsua da, halaber, eskola-komunitateko partaide guztiak beren paperaren eta ekarpenaren jakitun izatea. Langile ez irakasleak, familiak eta irakasleak ezinbestekoak dira egunerokoan errespetua lantzeko, eskolako baliabideak zaintzeko, arau demokratikoetan konfiantza eta giro ona izateko. Badira ikasturte batzuk Eskola jasangarria ziurtagiria lortu genuela; ziurtagiri horrekin batera, hobetzen jarraitzeko txosten bat ere jaso genuen. Azken urteetan txosteneko hobekuntzen ildotik jarraitu dugu lanean, eta ziurtagiria berristeko aukera izan dugu.