Gabonak

Agorrosin Guraso Elkartearen izenean Olentzero bateratuaren inguruko zenbait azalpen eman nahi dizkizuegu.

Abenduaren 24an Bergarako ikastetxe guztietako haur eta familiek ongi-etorria egingo diegu Olentzero eta Mari Domingiri. Goizeko 11:30ean jaitsiko dira San Martzialetik eta azoka inguruan Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2.mailakoak zain egongo dira.

Guztiok batera egingo dugu ibilbidea herriko kaleetan zehar: Migel Altunako zubia, Herrilagunak, Irala, Irizar, Barrenkale eta San Martin plaza. Azken geltokian, herriko plazan, udaletxeko balkoitik haurrak agurtuko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik.

Beste alde batetik, LHko 3.mailatik aurrerako ikasleak herriko auzoetatik banatuta egongo dira guraso batzuen laguntzaz:

LH3koak Matxiategin, LH4koak Bolun eta LHko 5. eta 6.mailakoak San Antonion. Hauek denak ibilibide bat egin ondoren, plazaraino bertaratuko dira. Bertan ekitalditxo bat egingo da 12:15etatik 12:30etara.

Oharrak:

  • Girotze aldera, antolatzaileek baserritarrez janztera animatzen dituzte parte-hartzaile guztiak.
  • Aranzadi ikastolako, Mariaren Lagundia ikastolako eta San Martin Agirre herri eskolako guraso zein irakasleak dira egitasmoaren antolatzaileak, Bergarako Udalarekin elkarlanean.

 

Gabon kantak

ENTZUN HEMEN GABON KANTAK

 

HAUR HEZKUNTZA ETA LHKO 1. ETA 2. MAILAKOENAK

 

LH-KO 3.MAILATIK AURRERA: