INFORMATIKA
Teknologia berriak ezagutzea eta erabiltzea ezinbesteko baldintza da gaur egungo gizartean.
Ikastetxean ekipamendu mistoa dugu, informatikako gela berezia alde batetik eta, bestetik, ikasgeletan, irakasleen gelan, laguntza geletan eta liburutegian banatutako baliabideak.

Haur Hezkuntzako ikasleek gelan duten ordenagailuan teklatua eta saguaren erabileran ohitzen trebatzen dira poliki-poliki eta beraien adinera egokitutako programen bidez beste gai batzuk lantzeko aukera izaten dute. Lehen Hezkuntzako ikasleek geletako ordenagaluen erabileraz gain, informatika gela era erabiltzen dute. Lehen zikloko ikasleak astean behin joaten dira aplikazio desberdinak lantzera bertan. Bigarren eta hirugarren zikloetakoak sarriago joaten dira, aurrez sortutako aplikazioak lantzeko edo lanetarako testu prozesadorea erabiltzeko.