INGLESA

Gure eskolako ikasleak 4 urterekin, Haur Hezkuntzan, ingelera ikasten hasten dira. Haur eta Lehen Hezkuntzan zehar atzerriko hizkuntza ikasteko hautatutako curriculum edukien inguruan proiektuak eta jarduerak egiten dituzte.

1. INGELESA GOIZTIARRAREN EZARPENA.(4-8). JARRAIPENA

Koordinatzailea: Marian Hernandez

Ikasleekin lortzeko helburuak:

1. Adin honetako ikaslearen ideia, esperientzia eta interesekin zer ikusia izan dezaten mezu eskuragarri eta esanguratsuak, berauen kultur balioa aintzat hartuz, ulertzea (hara nola rhymes, chants, ipuin, deskribapen, narrazio, instrukzio eta abar).

2. Ikasgelan eta gizarteko komunikabideetan mezu ezberdinak interpretatzeko, erabili ohi diren espresio baliabideak hizkuntzakoak zein bestelakoak erabiltzea.

3. Atzerri hizkuntzako saioetan ikasgelako kideen artean sor daitekeen hizkuntza dinamika eraginkorrean, arauak errespetatuz, era aktiboan eskuhartzea.

4. Erabilera desberdineko jarrera positiboa erakutsiz, atzerri hizkuntzari buruzko interesa eta ezagutu nahia erakustea.

Helburu hauek lortzeko Eusko Jaurlaritzak sortutako proiektua aurrera eramaten ari gara ingelesa goiztiarraren ezarpenerako. Proiektu honetan erabiltzen diren materialak: abestiak, ahozko ekintzak, jolasak, eskulanak, ipuinarekin lotutako produkzioak ikasleak etxera eramateko... eta abar urtero aztertzen ditugu eta komenigarria ikusten bada aldaketak eta moldaketak egiten dira. Hau egiteko Formakuntzako saio batzuk erabiltzen dira.

2. INGELESAREN GARAPENA ARLOETAKO CURRÍCULUM-EDUKIAK IKASIZ ( 8 - 12 urte)JARRAIPENA

Koordinatzailea: Susana Aranzabal Sarasketa

- Egitarauaren aplikazioa Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan (3. mailan) hastea, edo haren aplikazioa Lehen Hezkuntzako 6. mailan osatzea.

- Ingelesa hasierako urteetan (4-8) irakasteko egitaraua ezarririk edukitzea, 2001eko apirilaren 9ko Aginduan (EHAA, 2001eko apirilaren 26koa, osteguna) adierazten diren baldintzekin bat etorriz.

-Idatzizko konpromisoa, partaideek sinatua eta ikastetxeko zuzendariak ontzat emana, zeinetan erasoko baita egitaraurako gertutzen diren materialak ikasleekin erabiliko direla.

Ikastetxe mailan taldeak egindako lana ikasturte bukaeran baloratuko da.