BIZIKIDETZA


1. BIZITZA ETA BIZIKIDETZA OSASUNTSURAKO HEZI.
Helburu zehatzak:
· Hezkuntza Komunitateko kide guztien (irakasleak, ikasleak eta familiak) ongizatea handitzea.
· Bizikidetzarako, Bakerako eta Bizitzarako Trebetasunerako programak garatzea.
· Hezkuntzan, ibilbide akademikoaz gain, giza-garapen ibilbidea, pertsonala eta soziala, txertatzea.
· Bizikidetza onuragarriaren praktikan hezkuntza komunitate osoa inplikatzea (ikasleak, familiak, irakasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak).
· Bizitza eta bizikidetza osasungarrirako estrategiak eta tresnak ezagutu eta praktikan jartzea.
· Filosofia inklusiboa aztertu eta baloratu: oinarrian dituen balioak; prozesuak, epeak, estrategiak eta behar diren erremintak gizarte inklusiboa eraikitzeko.
Edukiak:
· Hezkuntza-komunitateko bizikidetzaren eta behar diren gaitasunen diagnostikoa eta azterketa. Hezkuntza-komunitatearen egonezinaren zergatiei antzematea, eta arazoei aurre egiteko proposamenak.
· Bizitza eta bizikidetza onuragarriak: definizioa eta ezaugarriak. Beharrak eta eraikitzeko bideak. Giza-garapena oztopatzen duten sinesmen eta estereotipoak
· Pertsonaren garapen osasungarria: prozesu etengabe, mailakatu eta propio bezala.Norberaren kudeaketa: zaintza pertsonala, norberaren ezagutza, norberaren erregulazioa eta emozioaren eta sentipenen kudeaketa. Pentsamendu kritiko eta sortzailea. Norberaren erabakiak hartzea.
· Bizikidetza eta pertsonen arteko harremanak: harremanak enpatia eta asertibitatearen bitartez kudeatzea. Gatazkak, potentzialtasuna eta horiei ekiteko era sortzailea.
· Ikastetxea, bizitza duineko esparrua ikasle guztientzat.
· Bizitzarako ohitura onuragarriak hartzea bultzatzen duten hezkuntza praktikak. Estrategiak eta erremintak.
Metodologia: Metodologia-proposamenak barne hartzen ditu bai talde-lanak eta eztabaidak, bai kontzeptuen azalpen teorikoa, irakurgaietan, bideoetan, eta abarretan oinarrituta.
Laguntza-langileak: Berritzegunea
Erabiliko diren materialak: Galdera-sortak, dokumentuak, hausnartzeko jarraibideak, Index-a, eta jorratu beharreko gaiei eta lortu beharreko helburuei egokitzen zaizkien zenbait tresna.

2. ELKARBIZITZARAKO ESTRATEGIAK LEHEN HEZKUNTZAN
Koordinatzailea: Susana Uriarte
Edukiak:
· Adituek gai honen inguruan diotena ezagutu, aztertu eta eztabaidatu.
· Gure gaur eguneko egoera aztertu: arrazoiak eta ondorioak.
· Egoera hau hobetzen joateko erabakiak hartu.
Helburuak:
· Elkarbizitzarako, eskolako agente guztion paperak duen garrantziaz jabetzea.
· Elkarbizitzarako estrategiak ezagutu eta aztertzea.
· Gure ikastetxerako plangintza bat osatzen hastea.
Egutegia eta ordutegiak:
Lehen Hezkuntzako taldeak Prestakuntzako 15 saio erabiliko ditu asteartetan arratsaldeko 16:30tik 18:30ra lan hau burutzeko.
Zein irakasle-talderi eragiten dion: Lehen Hezkuntzako irakasle taldeari.
Kanpoko agenteak: Berritzeguneko laguntza izatea espero dugu. Lana aurrera eramaterakoan eta sortzen diren beharren arabera, aditu baten aholkularitza ere eskatzea erabakiko da.
Balorazio prozesua:
Hasierakoa: Gure egoera aztertuz eta behar eta asmoak jakiteko.
Tartekoa: Egindako lana aztertzeko eta jarraitu beharreko urratsak markatzeko iradokizunak eginez. Horretarako, gidoia erabiliko da.
Bukaerakoa:Ikasturte amaieran urteko lana aztertuko da, honako puntu hauek aipatuz:
· Finkatutako helburuak eta lorpen maila.
· Planteatutako ekintzak eta lorpen maila.
· Sortutako materiala.
· Ikastetxeko plangintzan aplikatzeko posibilitatea.