Jasangarritasunerako hezi

Jasangarritasunerako hezkuntza estrategia garrantzizkoa izanik, badira urte batzuk San Martin Agirre ikastetxea Eskola Agenda 21 ingurumen-hezkuntza programan parte hartzen ari dela. ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea du xede nagusi.

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauek dira:

  • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria
  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri
  • Ikasleen protagonismoa bilatzen du
  • Kudeaketa arduratsua eta iraunkorra sustatzen du
  • Curriculum berrikuntza eragiten du

Orain arte, ingurumenarekin loturiko gai ugari landu ditugu: hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumo jasangarria, uraren erabilera arduratsua, elikadura orekatua eta jasangarria, mugikortasuna, bioaniztasuna...Aurtengo gaia ENERGIA ETA KLIMA ALDAKETA da.