KALITATEA

KALITATEA


Egindako ikerketek eta izandako esperientziek agerian utzi dute zuzendaritzak aitzindaritza bere gain hartzea elementu nagusia dela hezkuntzaren kalitatea hobetzeko. Haren zeregina bi mailatan da funtsezkoa:ikastetxeko hezkuntza- proiektuak dinamizatzeko, eta hezkuntza-berrikuntza sustatzeko. Gero eta

nabarmenagoa da zuzendaritzak hauek lortzeko gai izateko beharra:hezkuntza-komunitatearekin batera ikastetxearen helburuak defi nitzeko, proiektuak autonomiaz eta arduraz aurrera eramateko aitzindaritza demokratikoa bere gain hartzeko, eta ikastetxeko bizitzan sortzen diren gatazkei modu konstruktiboan eta positiboan aurre egiteko.

Horretarako, funtsezkoa da zuzendaritza-funtzioa betetzeko behar diren gaitasunak dituzten pertsonak egotea, prestakuntza egokia eta beharrezko tresnak dituztenak.

«Kalitatearen Kudeaketa Sistemak (KKS)» proiektu esperimentala, duela urte batzuetatik hona EAEko zenbait ikastetxetan aurrera eraman dena, bertako zuzendaritzek eta klaustroek sustatu eta positiboki balioetsi dute. Iritsi da hura fi nkatzeko unea, sakonduz, prozesu eta hobekuntza-esparruak erantsiz eta beste ikastetxe batzuetara zabalduz.

Eskolako zuzendaritza da aldaketaren kudeaketaren arduraduna, eta, hori dela-eta, bere zuzendaritzafuntzioa funtsezko alderdi batzuetan oinarritu behar du, ikastetxearen baitan: zuzendaritza-prozesuaren ikuskera berri bat izatea; plangintza estrategiko bat egitea eta giza baliabideak kudeatzea, eredu berrietatik abiatuz; eskumenak kudeatzea; lanbide-garapena sustatzea; taldean eta sarean lan egitea; aitzindaritza bere gain hartzea; ikasgelako irakaskuntza-aitzindaritza onartzea eta errespetatzea; kalitatezko ereduak aplikatzea; hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea sustatzea; kalitatea ebaluatzea; eta eskola-eraginkortasuna eta -efizientzia nahiz ikastetxearen hobekuntza sustatzea.

Kudeaketa on batek baldintza egokiak sortzen ditu, eszenatoki egokiak eraikitzen ditu, eta gaitasunak eta tresnak jartzen ditu lan-taldeen esku. Hezkuntza-komunitatea osatzen dutenen helburuak kolektiboki lortzeko

bideak identifi katzea da eskolako zuzendaritzaren zeregina. Ikastetxeetan aitzindaritza- eta kudeaketa-prozesuak bultzatzea da helburua, lehen aipatutakoak sustatzeko, pertsonen eta komunitatearen ongizatean oinarrituz.

Xede-helburua

Ikastetxeetan, eskola-eraginkortasuna bultzatzen duten gidaritza- eta kudeaketa-prozesuak sendotzen aurrera egitea, «Kalitatea Hezkuntzan» kalitatezko kudeaketa-sistemaren diseinua, garapena eta ezarpena hedatuz eta orokortuz.