TXOKOEN DINAMIKA

.

.

Txokoak maila bereko geletatik zehar banaturik daude. Gela bakoitzean txoko desberdinak daude, material eta proposamen propioekin.

.

.

.

ZIRKULAZIOA TXOKOETAN

.

.

Bi eta hiru urteko gelak

.

Talde bakoitza bere Irakaslearekin tokatzen zaion gelara joango da, errotazioa eginez, eta gela horretan dauden txokoetan arituko da.

.

.

Lau eta bost urteko gelak

.

Ikasleak nahi duten txokoan aritzen dira. Aukeratutako jarduna bukatzen dutenean beste txoko batera joateko aukera dute, beti ere arau basiko batzuk beteaz: erabilitako materiala bere tokira jaso eta txoko bakoitzean egon ahal den haur kopurua errespetatzea.

.

.

ZIRKULAZIO LIBREAREN ABANTAILAK

.

·        Txoko gehiago ikasleen eskura ipintzeko aukera ematen digu eta baita material desberdinekin aritzeko aukera ere.

.

.

·        Ikasleen autonomia garatzeko era egokia da, erabakiak hartzeko aukera dutelako eta beraien ekintzen ardura hartu behar dutelako.

.

·        Umeei beraien nahi eta interesetatik abiatzeko aukera ematen zaie eta horrek gauzak egiteko gogoa suspertzen du.

.

·        Mailako ikasle guztien arteko harremana bultzatzen da eta ez bakarrik gela batekoen artekoa. Bestalde ikasleak txokoetatik mugitzen diren bitartean irakasle desberdinen laguntza jasotzen dute.

.

.

·        Bukatzeko, dinamika honek aurretik hasitako ekintzak amaitzeko aukera ere ematen die, bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

.