Zirkulazio librea Haur Hezkuntzan

Haurrak, helduak bezala, galderak egiten ditu; bere buruari buruzko galderak eta baita inguruneari buruzko galderak ere. Eta horien inguruko erantzunak edota arrazoiak bilatzen hasten da, bere ezagutza prozesuaren protagonista bilakatzen. Prozesu horren baitan pisu handia hartzen du ekintzak. Umeak eginez ikasten duenez, bere pentsamendua garatzen joaten da, hau da, bere ezagutzak eraikitzen.

Ikasleen emozioak eta sentimenduak kontuan izatea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Horregatik, irakasleak bere proposamenak egiten dituenean, umeen bizipenak, jakin-minak, trebetasuna, desirak eta abar ezagutu eta proposamen horien abiapuntu bilakatzen dira. Hori dela eta, irakasleak ez ditu ideiak inposatzen; umearentzat erronka izango diren proposamenak egiten ditu, trebetasunak eta ezagutzak garatzen joan dadin. Azken finean, pertsona gisa garatu dadin.

Zirkulazio libreak abantaila ugari ditu:

  • Ikasleen eskura txoko gehiago ipintzeko aukera ematen digu, eta baita material desberdinekin aritzekoa ere
  • Ikasleen autonomia garatzeko era egokia da, erabakiak hartzeko aukera dutelako eta beraien ekintzen ardura hartu behar dutelako
  • Umeen nahi eta interesetatik abiatzeko aukera ematen zaie eta horrek gauzak egiteko gogoa suspertzen du
  • Mailako ikasle guztien arteko harremana bultzatzen du eta ez bakarrik gela bereko kideen artekoa. Bestalde, ikasleak txokoetatik mugitzen diren bitartean, hainbat irakasleren laguntza jasotzen dute.
  • Aurretik hasitako ekintzak amaitzeko aukera ematen die, bakoitzaren erritmoa errespetatuta

 

 

HH zirkulazio libreaHH zirkuazio librea 2