Gobierno Vasco

ESKOLA 2.0

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Teknologiaren Teknologia berriak sartzen ditu.  2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskadin aipatu programa txertatzea. 2010 eta 2013 bitartean gauzatu zen txertatzea: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

Azkenengo ikasturteetan eskolak ordenagailuz eta arbel digitalez hornitu ditu 4.mailako ikasgelak.

 

Eskola 2.0 programaren helburuak

  • Ohiko ikasgelak ikasgela digital bilakatzea
  • Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea
  • Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea
  • Eten digitala murriztea
  • Lan dinamikoa, parte hartzailea, beste ikastetxeekin elkarlanean arituko dena bultzatzea. Ikastetxeen arteko sarea indartzea.
  • Heziketa kalitatea hobetzea
© San Martin Agirre
Telefonoa: 943762147 | Telefonoa: 943769996 | Telefonoa: 688666943 | Fax: 943769981 | sanmartinagirre012265@gmail.com