Gobierno Vasco

Goieskola

Zer da Goieskola?

Goieskola, Debagoieneko Euskal Eskola Publikoen proiektu bateratu bat da.

ESKORIATZA eta GATZAGAko Haur eta Lehen Hezkuntzako Luis Ezeiza ikastetxea, ARETXABALETAko HH eta LHko Kurtzebarri LH eta Kurtzebarri.

DBH ikastetxeak, ARRASATEko Haur eta Lehen Hezkuntzako ArrasateHerriEskola eta Arrasate Institutua, ARAMAIOko Haur eta Lehen Hezkuntzako "San Martin" ikastetxea, OÑATIko Haur eta Lehen Hezkuntzako Errekalde ikastetxea eta Zuazola-LarrañaInstitutua,BERGARAko Haur eta Lehen Hezkuntzako San Martín de Agirre ikastetxea eta Ipintza Institutua, ELGETAko Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Eskola, ANTZUOLAko Haur eta Lehen Hezkuntzako Herri Eskola. GOIESKOLA proiektuak 2.500 familia, 3.000 ikasle, 425 irakasle, eta irakaskuntzaz kanpoko 65 langile hartzen ditu bere baitan.

Proiektua

Goieskolaren ezaugarri nagusia aniztasuna izatea gura genuke.

     Zergatia:

  • Haurrek eta gazteek gizartean egoki murgiltzeko prestatuko dituen hezkuntza jasotzeko eskubideadutelako
  • Etengabe aldatzen ari den gizarteari egokitu beharra eta hark sortzen dituen premia berriei erantzunbeharra daukagulako
  • Gure Eskola aldatu eta hobetu egin nahi dugulako
  • Hezkuntza ondasun publikoa dela jakinik gureeskaintzaren kalitatea bermatu nahi dugulako
  • Guzti hau egiteko asmoa eta erabakimena dugulako

Helburuak

  • Denentzako hezkuntza eta denen artean (familia, ikaslea, irakaslea) egina bermatzea
  • Eskolaren gizarte eta inguru eremu berean dabiltzan beste erakunde 
  • batzuekin elkarlanean jardutea
  • Aniztazuna balio positibotzat berreskuratu, sendotu eta garatzea
  • Ikasle bakoitzaren pentsaera eta nortasuna errespetatuko direla bermatzea
  • Ikasleek, jarrera eta ideiak ispiritu kritikoz aztertu dezaten laguntzea
  • Bestearen lekuan jartzera eta gizaki guztien eskubideak onartzen erakustea

 

© San Martin Agirre
Telefonoa: 943762147 | Telefonoa: 943769996 | Telefonoa: 688666943 | Fax: 943769981 | sanmartinagirre012265@gmail.com